XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ondoko esperimentu hau egin (IK) ESPERIMENTUA Helburua: Lenteetan argi izpiek segitzen duten bidearen azterketan oinarriturik, fokoen eta zentru optikoaren propietateak definitzea.

Metodoa: Lente konbergente eta dibergenteetara argi-sorta bat hel araztea, eta beronen portaera behatzea.

Eskema eta materiala: - Aulki optikoa /- Hiru zirrikitu dituen diafragma /- Hartl-en diskoa /- Paperezko diskoa /- Argi fokoa /- f` lentea =100 mm /- Lente konbergentearen sekzio bat R=40 mm /- Lente konbergentearen sekzio bat R=80 mm /- Lente dibergentearen sekzio bat R=40 mm /- Diafragmaren euskarri bat /-Foko eta diskoarentzat, bi euskarri /-Transformadorea /- Dezimetro hirukoitza.

Prozedura: A) Zentru optikoa - Eskemaren muntaketa burutu.

Hartl-en diskoa, erdiko izpia 0-180 direkzioarekin bat datorren eran ezarri.

- Hartl-en diskoaren gainean 80 mm. erradioko lente konbergentearen sekzioa jarri, lustregabeko aurpegia diskoari loturik.

Erdiko izpiak ardatz optikoarekin bat etorri behar du.

Beha ezazu izpien ibilia, eta bereziki erdikoarena.

- Erdiko izpiak erdigune optikoa apunta dezan kontu izanez, poliki poliki lentea jiratu.

Argi izpiek segitzen duten bidea behatuz.